XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(198) Karlista zelako idatzi ote zuen Garoa gipuzkeraz edota, alderantziz, Garoa gipuzkeraz idatzi zuelako ote zen karlista? (K. Mitxelena, Idazlan hautatuak, 383 )

(199) Zer egin? Ostikadaka atea apurtu? Edo ta eskillaren bat nonondik zuzenduta, tellatutik kortara sartu? ( F. Bilbao, Ipuin Barreka, 252 )

(200) Sendakintza bera aula ote da, edota, adore baten bearrean ote da, beste edozein antze, begiak ikusmenaren bearrean bezala, ta belarriak entzumenaren bearrean bezala? (J. Zaitegi, Platoneneko Atarian, 134)

b. Menpeko galde-perpausak zehar-galderak elkartuz: bakoitzak bere galdegaia duela, (196) eta (197)-ren pareko beraz:

(201) eta ez al dakizu zerua nor dan, edota nor litzakidan? (E. Erkiaga, Arranegi, 192)

(202) bitartean gure aita ez zan axolatzen nola ari nintzan azitzen, edota zein biozgarbi ninteken, itzez landua izan ezkero (N. Ormaechea, Orixe, Aitorkizunak, 40)

c. Perpausa baino txikiago diren kategoriak elkartuz ageri denean, galdegai ez diren juntagaiak bereizi behar ditugu batetik:

(203) geznariren batek, edota bidaideren batek ikusitakoak ez al digute bide-emango aren berri ikasteko? (J. Zaitegi, Sopokelen Antzerkiak, 60)

(204) Nola dateke, etxekoandre andi prestua, esaten zioten, zu otzak eta goseak edota piztia gaiztoen atzaparrak ez hilltzea! (G. Arrue, Santa Jenobeba, 118)

(205) Iñoiz ikus aal izango ote ditut ene gurasoen mugarteok edota nere etxola txiroaren gaindegia belarrez iosita? (A. Ibiñagabeitia, Bergiliren Idazlanak, 33)

d. Bestetik, galde-sintagmak elkartzen dituen kasuak:

(206) Zeren giñoko edota zein esteritako lapurretak egin ete zituan Zorriztok? (E. Erkiaga, Batetik bestera, 23)

e. Azkenik galde-hitz ez diren galdegaiak juntatuz ere aurki daiteke, edo galdegaiari loturiko juntagaiak: